Lege Oharra

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Web orri honetako eduki guztiak (testuak, grafikoak, irudiak), haien diseinuak eta dagozkion jabetza intelektualaren eskubideak, baita markak, izen komertzialak edo beste edozein bereizgarri ere, Eventokia SLren edo haren jabe legitimoen jabetzakoak dira, eta erreserbatuta daude horien gaineko eskubide guziak.
Debekatuta dago web orriaren edukiak erreproduzitzea, zatika edo osorik, edozein modutan edo baliabide erabilita (mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa, etab.), edo edukiak hedatzea, banatzea edota haien komunikazio publikoa egitea, Eventokia SLren edo haren jabe legitimoen baimen idatzirik gabe.
Eventokia SLk ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek edukiak erabiltzean izan litezkeen kalte-galeretan, edo erabilera horrek indarrean dagoen edozein lege xedapen urratzen duenean.
Estekak
Eventokia SLk ez du inolako erantzukizunik izango atariari erants dakizkiokeen kanpoko esteken erabileran, horiek kontrolatzeko modurik ez duelako. Beraz, esteka horietako edukien erabilera erabiltzailearen erantzukizunpean egingo da, estekak ezarritako erabilera baldintzetan.

EDUKIAK
Eventokia SLk eskubidea izango du webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, aurrez abisatu gabe, eta edukiak eta eskaintzen dituen zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, baita eduki eta zerbitzu horiek webgunean aurkezteko eta kokatzeko modua aldatu ere.
Atariaren erabiltzaileak bere gain hartzen du Eventokia SLk eskaintzen dituen zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa, zerbitzu horiek zilegi ez diren edo fede onaren eta lege ordenamenduaren aurkakoak diren ekintzetan ez erabiltzeko konpromisoa, eta Eventokia SLren, haren hornitzaileen eta hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalterik ez egiteko konpromisoa.
Eventokia SLk derrigorrez eman behar die bere eginbeharra gauzatzeko beharrezkoa den informazio eta laguntza guztia arlo honetan eskumena duten organoei.

KOMUNIKAZIOAK ETA JAKINARAZPENAK
Komunikazioak eta jakinarazpenak eraginkortzat hartuko dira, ondorio guztietarako, erabiltzaileak erregistro altaren inprimakian adierazi duen helbide elektronikora egiten direnean. Aldaketarik egonez gero erabiltzailearen datu pertsonaletan edo helbide elektronikoan (Eventokia SLk bezeroarekin harremanetan jartzeko erabiltzen duen helbidean), horren berri eman beharko dio nahitaez erabiltzaileak Eventokia SLri. Erabiltzaileak bermatu egin behar du datuak bereak eta egiazkoak direla.
Eventokia SLk eskubidea izango du webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, aurrez abisatu gabe, eta edukiak eta eskaintzen dituen zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, baita eduki eta zerbitzu horiek webgunean aurkezteko eta kokatzeko modua aldatu ere.

COOKIEAK ETA AKTIBITATE FITXATEGIA
Zerbitzu emaileak, bere kontura edo neurketa zerbitzuez arduratzeko kontratatu duen hirugarren baten kontura, cookieak erabili ahal izango ditu erabiltzaile bat webgunean nabigatzen ari denean. Cookieak web zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkion fitxategiak dira, erabiltzailearen aktibitateak erregistratzeko nabigazio denboran. Webguneak erabiltzen dituen cookieak erabiltzaile anonimo bati eta haren ordenagailuari lotuta daude soil-soilik, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen. Cookieak erabiliz, zerbitzariak erabiltzailearen web nabigatzailea errekonozitu dezake, errazagoa eginez nabigazioa; adibidez, sarbidea errazten diete aurretik erregistratu diren erabiltzaileei, eta haientzat bakarrik diren eremu, zerbitzu, promozio edo lehiaketetara sartzen uzten diete, bisita bakoitzean erregistratu behar izan gabe. Gainera, erabilera eta trafiko parametroak neurtzeko ere erabiltzen dira, eta sarrera kopurua eta bilakaera kontrolatzeko.
Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, cookieak jaso izanaren abisua jaso eta ekipoan instala daitezen galarazteko. Gai honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu nabigatzailearen argibideak eta eskuliburua.
Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileak webguneak (edo haren izenean diharduen hirugarren batek) bidalitako cookieak instalatzeko baimena ematea. Edonola ere, litekeena da erabiltzaileak saio bat hasi behar izatea aurre-erregitroa edo “login”-a eskatzen duen zerbitzu bakoitzean. Webgune honetan erabiltzen diren cookieak aldi baterako sortzen dira, transmisioa hobetzeko helburu bakarrarekin, eta ez dira inolaz ere erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.

IP HELBIDEAK
Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak erabilitako IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbide bat ordenagailu bati Interneten sartzen denean automatikoki esleitzen zaion zenbaki bat da. Informazio hori zerbitzariaren aktibitate fitxategi batean erregistratzen da, eta datuak prozesatu egin daitezke ondorioz, soilik estatistikoak diren neurketak egiteko: orri inprimatuen kopurua, web zerbitzuetara eginiko bisita kopurua, bisita hurrenkera, sarbidea, etab.

SEGURTASUNA
Webguneak industrian oro har onartuta dauden informazio segurtasunerako teknikak erabiltzen ditu (hala nola firewalls, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak), baimenik ez duen inor datuetara irits ez dadin. Horretarako, erabiltzaileak/bezeroak baimena ematen dio zerbitzu emaileari datuak eskura ditzan sarbide kontrolean egiaztatzaile gisa erabiltzeko. Kontratazio prozesu guztiak, edo informazio pertsonal garrantzitsua (osasuna, ideologia...) erabiltzea dakarten prozesuak, komunikazio protokolo seguru baten bidez transmititzen dira (Https://,...), bide elektronikoz bidalitako informaziorako sarbidea ixteko hirugarrenei.

APLIKA DAITEKEEN LEGEDIA
Lege Ohar honen alderdi guztiak Espainiako legedian oinarritzen dira. Aldeek uko egiten diote dagokien foruari, eta Bilboko Epaitegiek erabakitakoaren mende jartzen dira.