FEAP Psikoterapiarako IV. Kongresu Nazionala 2021ko azaroaren 4tik 6ra izango da Bilbon.

Eventokia da kongresu honen antolakuntza teknikoa, "Psikoterapiaren etorkizuna, Etorkizunaren psikoterapia" lemapean, ospe handiko Europako eta tokiko hizlariak izango dituena. Psikoterapiaren esparruko 52 elkarte Deustuko Unibertsitatean elkartuko dira esperientziak partekatzeko eta ezagutza transferitzeko.

Web orrialdea

Eventokiak SEPYPNA XXXII. Kongresu Nazionalerako Erakunde Tekniko gisa lan egiten ari da, 2021eko apirilaren 15tik 17ra Santiago de Compostelan egingo dena.

“Esku-hartze psikoterapeutikoak eta horien ebaluazioa” lelopean, beste edizio batez, kongresuan, Europako eta tokiko hizlarien eskutik ekarpenak eta eguneratzeak jasoko ditugu. Hizlariek sektoreko profesionalentzat aberasgarria izango den elkartruke batean eztabaidatu ahal izango dute.

Web orrialdea

Pasaden irailaren 18an, "II. CAR-T terapiak neoplasia hematologikoetan integratuz" bilera zientifikoa egin zen.

Informazio gehiago

Asovasnaren Urteko XXVII. Biltzarra 2020ko azaroaren 20tik 21era egingo da Donostian.

Edizio honetan, Eventokiak urteroko biltzarra egingo du Kursaal Zentroan, eta bertan izango dira elkartearen saio zientifikoak eta urteko batzarra.

 

Web orrialdea

Otsailaren 21ean eta 22an, Eventokia Hematologia eta Hemoterapia Elkarteen Iparraldeko Bilerako Antolakuntza Teknikoa izan zen, Santander hiriko Magdalenako Jauregian.

 

Leuzemia Akutuari buruzko bilera hau oso interesgarria izan zen eta eta parte-hartzaileek gai honen inguruko aurrerapenak ezagutu zituzten.