Bezeroa: Bilbao Ekintza (Bilboko Udala)

Data: 2022ko ekaina – uztaila | Tokia: Bilbao

Eventokiak antolatu zituen 2022an Keynote ekitaldiak, Design Research Society Europako elkarte akademiko zaharrenak bi urtean behin egiten duen biltzarraren barruan. Mundu osoko ekitaldi hori Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatu zuten Arkitekturako Goi Eskola Teknikoaren bitartez, munduko onenen artean beste unibertsitate batzuekin lehian.

Kongresuaren programan hiru hitzaldi antolatu ziren elikadurari, hiri-habitatari eta ekosistemei buruz, 40 workshop baino gehiago, Fringe jaialdia, 5 Laborategi… Egoitza nagusia Bizkaia Aretoa izan zen arren, topaketa beste gune batzuetara ere hedatu zen, hala nola Guggenheim museoa, Azkuna zentroa – Alhondiga Bilbao, IED Kunsthal eta Zabalguneko eraikina. Eventokiak kudeatu zituen kongresu horren barruan gauez egin ziren 3 ekitaldi bereziak; 500 lagunek parte hartu zuten, eta hizlari, emanaldi eta gastronomiarik onenez gozatzeko aukera izan zuten Bilboko lekurik esanguratsuenetan.

HITZ EGIN DEZAGUN ZURE HURRENGO EKITALDIAZ

Simón Bolivar 27,1º - Oficina 148013 BilbaoBIZKAIA

+34 946 123 007

info@eventokia.com