Apirilak 26, 27 eta 28 egunetan zehar, VIII.AEPEA eta XXX. SEPYPNA Kongresua ospatu zen.

Hitzordu honetan 600 profesional baino gehiago elkartu ziren haurraren eta nerabearen psikopatologiaren eremuan eta 100 txostengile inguru bere ezaguerak partekatu zituzten “Garapen psikikoa, psikopatologia eta giza erlazioak, gaur: biologikoaren eta sozialaren artean“lemarenpean.


Batzarrak, symposiumak, tailerrak eta ikastaro espezializatuak antolatu ziren, kongresua Euskalduna Jauregian ospatu zen. Giroa internazionala zen, Europa osoko herrialde desberdinetatik, Estatu Batuetatik, Argetina edo Isareletik etorritako adituak elkartu ziren.

Programa zientifiko interesgarria, tratu profesional eta pertsonala, gure hiriaren eskaintzarekin batera, haien guztien arteko asetze gradua handia izatea lortu dute, eta guretzat arrakasta handi honetan laguntzea benetako plazerra izan da.

Eventokia aukeratu dute Haur eta Nerabeen Psikopatologiako Europako 8. Biltzarraren antolakuntza teknikoa egiteko. Biltzarra Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da 2018ko apirilaren 26tik 28ra, eta Europa osoko 700 aditu baino gehiago elkartuko dira bertan. Paraleloki, Haur eta Nerabeen Psikiatria eta Psikoterapiako Espainiar Elkartearen XXX. Biltzar Nazionala ere egingo da.

Biltzarraren helburua da esperientzian oinarritutako ezagutzak nahiz egungo erronka zientifiko eta sozialak osatzen ahalegintzen direnak batzea.

Web orria

Ekainean, Eventokiak nazioarteko talka uhinen tratamenduaren ekitaldi nagusia antolatu zuen Donostian: ISMST, 2017.

Bost kontinenteetako 45 herrialdetako ia 500 pertsona elkartu ziren ekainean talka uhinen tratamenduari buruzko nazioarteko ekitaldi garrantzitsuenean. Plazera izan zen anfitrioi lanetan aritzea; biltzarrean, medikuntzako azken aurrerapenak ezagutzeko denbora izateaz gain, Euskadiko esperientzia onenak ezagutzen lagundu genien. 

Albistea

Eventokiak Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren Bide Segurtasunari buruzko ekitaldia antolatu zuen. Aurten, Euskadiko Artxibo Historikoan egin zen.

Web orria

 

 

Eventokiak hartu zuen bere gain RESER (The European Association for Research on Services) Biltzarraren 27. edizioaren antolakuntza teknikoa. Biltzar hori Mondragon Unibertsitateak eta Bilboko Udalak sustatu zuten. Biltzarra Euskalduna Biltzar Jauregian egin zen, eta han elkartu ziren Europa osoko ikerlariak eta enpresak, zerbitzuek enpresen eta hirien lehiakortasuna sortzean duten zeregina aztertzeko.

Ekitaldi horretan, Bilbo hiriaren lidergoa indartu zen industria enpresetarako zerbitzu aurreratuen sektorearen garapenean eta zerbitzuen eskaintzaren arloko Euskadiko proiektu garrantzitsuenak aurkeztu ziren.

Web orria