Eventokiak Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroaren egoitza berriaren inaugurazioa kontzeptualizatu eta antolatu zuen.  

Lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua eta UPV/EHUko errektorea izan ziren ekitaldian, bai eta Leioa alkatea eta Euskadiko Parke Zientifiko eta Teknologikoen Sareko burua ere, beste agintari batzuen artean. Horiek inauguratu zituzten ACHUCARRO ikerketa zentroko instalazio berriak, Leioako UPV/EHUren Parke Zientifikoan. Ekitaldian, gainera, Joaquín Achúcarro piano jotzailea izan zen, zentroari izena ematen dion Nicolás Achúcarroren iloba.

Albistea

Jardunaldira bertaratutakoen artean partaidetza sortzeko asmoz, Eventokiak metodologia eta formatu desberdin batekin kontzeptualizatu eta antolatu zuen ASOVASNA elkartearen Barneko Mediko Egoiliarrentzako Hematologia Klinikoak Eguneratzeko Jardunaldia. Ekitaldia, hain zuzen, Yimby Sota eraikinean egin zen.

  

Eventokiak Talka Uhinen bidezko Tratamenduei buruzko nazioarteko ekitaldi nagusia antolatuko du Donostian: ISMST 2017.

Datorren ISMST 2017 biltzarreko presidenteak Enbaxadore 2016 saria jaso zuen Donostia Turismoaren eta Kursaal Donosiaren eskutik.

Web Orria

 

 

Eventokia arduratzen da ASOVASNAren antolakuntza teknikoaz, eta aurtengo ekitaldien artean, maiatzaren 20an Iparreko Hematologia eta Hemoterapia Elkarte Zientifikoaren Urteko Biltzarra antolatu zuen.

Aurten, Eventokiak Bilboko Itsas Museoa entzutetsua proposatu zuen biltzarra antolatzeko. Ekitaldian saio zientifikoak eta elkartearen urteroko biltzarra egin ziren.

 

2015. urtean bezalaxe, irisgarritasun teknologiei buruzko CENTACen (Irisgarritasun Teknologien Espainiako Zentroaren) ekitaldirik garrantzitsuena antolatu du Eventokiak.

Aurtengoa zazpigarren edizioa izan da eta Zaragozako Kongresu jauregian egin zen, 2016ko azaroaren 14an eta 15ean.

Web Orria

Video