Joan den apirilean BAMEei zuzenduriko Terapia Immunologikoei buruzko I. Eguneratze Jardunaldia antolatu zuen Eventokiak. Bertan, aditu entzutetsuenek punta-puntako terapiak aurkeztu eta tailer interesgarri bat eskaini zuten.Era berean, gure gastronomia ezagutzeko ekitaldi pribatu bat ere antolatu genuen.

Eventokiak BAMEei zuzenduriko Hematologiako Eguneratze Jardunaldia antolatu zuen; bertan, urtero ematen dira ezagutzera espezialitate horretako azken aurrerapenak, eta teknologia berrienak ezagutzeaz gain, modu aktiboan parte hartzeko aukera izaten dute bertaratuek.

 

 

Eventokiak Gizakiza Fundazioaren 30. urteurrena  antolatu zuen. Urteurren hau ospatu zen Deusto-ko Unibertsitateko auditorium aretoan azaroaren 26 eta 27 egunetan.

 

Eventokia izan da, berriz ere, Bide Segurtasunari eta Hiriko Mugikortasun Seguruari buruz Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren ekimena antolatzeko aukeratutako enpresa. Ekimena abenduan izango da, Euskadiko Agiritegi Historikoan.

Web Orria

 

Eventokia izan da Irisgarritasun Teknologien Zentro Nazionalaren ekimen nagusia, irisgarritasun teknologiei buruzkoa, antolatzeko aukeratutako enpresa. CENTACen helburua da estatuan erreferente bihurtzea teknologiak ezintasunak dituzten pertsonentzat egokitzeko zereginean, sektoreko enpresa nagusien proiektuak elkartuz eta guztientzako saiakuntza, berrikuntza eta ebaluazioa eta diseinu zein irisgarritasun arloko aurrerapenen aurkezpena sustatuz. 

Horregatik, urtean behin Irisgarritasun Teknologien Biltzar Nazional bat egiten da. Aurten, seigarren edizioa izango du, eta Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da azaroaren 5ean eta 6an.

Web Orria