Eventokiak Kirurgia Endokrinoari buruzko V. Jardunaldia antolatuko du. Azaroaren 6an egingo da, Bizkaiko Medikuen Elkargoan.

Jardunaldi hori, hain zuzen, Kirurgia Endokrinoaren arloko teknikei eta aurrerapenei buruzko ezagutza eta elkarrizketa foro batean parte hartu nahi duten pertsonei zuzenduta egongo da. 

Eventokiak kudeatu zuen, berriz ere, eskuko kirurgiaren arloan izandako azken aurrerapenak erakusteko urrian Bilbon egin zen hitzordua. Medikuntzaren arloko ekimen bat izan zen, eta tokiko zein nazioarteko adituek parte hartu zuten. 

Hitzordu horretan, "Nerbio periferikoak harrapatzeagatiko neuropatiak. Ikuspegi terapeutiko berriak" gaia landu zuten.

 

Eventokiak hematologia klinikoaren eguneratze ekitaldia kudeatu zuen BAMErako; hain zuzen, martxoan egin zen, Santurtzin.

Ekitaldian garatu ziren dinamika desberdinek aukera eman zuten espazio lasai bat sortzeko formakuntza praktikorako, esparru paregabe batean.

Eventokiak ASOVASNA erakundearen XXII. Urteko Bilera antolatu zuen; ekitaldia Vitoria-Gasteizko Goiuri jauregian egin zen.

Partaideek hematologiaren eta hemoterapiaren arloko azken aurrerapenak ezagutu ahal izan zituzten aditu onenen eskutik.Gainera, ekitaldian, erakundearen urteko bilera egin zen.

Eventokia izan da berriro ere esleipenduna enpresa laguntzaile gisa Nazioarteko Turismo Azokako Euskadiren erakustokia kudeatzeko.Euskadiren erakustokiak erakustoki onenaren saria jaso du, osaera irmoa baitzuen eta euskal izaera irudikatzen baitzuen. Hain zuzen, izaera horren estandartea indarra da zentzu guztietan.

http://www.irekia.euskadi.net/es/news/24292-euskadi-premio-mejor-stand-fitur-2015