Pasaden irailaren 18an, "II. CAR-T Terapiak neoplasia hematologikoetan integratuz Bilera" zientifikoa egin zen.

Informazio gehiago

 

Joan den otsailaren 21ean eta 22an, Eventokia Santanderreko Magdalena Jauregian Hematologia eta Hemoterapia Elkarteen Iparraldeko Bileraren Erakunde Teknikoa izan zen.

Leuzemia akutuari buruzko jardunaldia oso aberasgarria izan zen, eta bertaratutakoek gaiaren inguruko aurrerapen berriak ezagutzeko aukera izan zuten.

Informazio gehiago

 

Club Deportivo Bilbao-a, Bizkaian eta Euskadin kirolaren sustatzaileetariko bat, 125 urte bete zituen. Urteurren berezi hau dela eta, Eventokiak ekitaldi bakarra kontzeptualizatu eta sortu zuen.

Bazkideak, prentsa; Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria eta Juan Mari Aburto Alkatea, besteak beste, esparru garrantzitsueneko beste agintari eta pertsona ospetsuen artean, gau paregabe batez gozatzeko elkartu ziren. Zalantzarik gabe, ospakizun berezi baterako ekitaldi ahaztezina.

Hemen uzten dizuegu ekitaldi honen laburpena, Depor-aren izaera azaltzen duena: tradizioa, harrotasuna eta ondarea. Bideoa ikusi.

 

Eventokia izan da FITUR-en Euskadiko standa kudeatzeko enpresa esleipenduna, eta erakunde eta autonomia-erkidegoen kategorian stand onenaren saria jaso zuen.

Edizio honetan, Euskadik stand bat aurkeztu zuen, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ildo estrategikoekin lotutako hainbat berrikuntzarekin, eta iraunkortasunean jarri zuen arreta. Era berean, enpresen lan-arloa lehentasunezko guneetako bat izan da, eta bilera eta kontaktuen estaldura eta agenda hobea eman die profesionalei.

Albistea ikusi

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Bide Segurtasunari buruzko ekitaldia antolatu du Eventokiak, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.

Euskadin bideko elkarbizitza sustatuz, mugikortasun seguru baten alde, jardunaldi honetarako aukeratutako gaia izan zen, esperientzia eta jardunbide egokien trukea ahalbidetzeko helburua izanik, mugikortasun seguruagoa lortzeko.