Aurten ere, ASOVASNA elkartearen XXIII. Kongresua antolatu zuen Eventokiak Donostiako Tabakaleran.

Saio zientifiko onenez gain, ASOVASNAren urteko biltzarra egin zen jardunaldian zehar.Ondoren, Tabakalera egoitza ezagutzeko eta gure gastronomia dastatzeko bisitaldi bat egiteko aukera izan zuten.

Web Orria

Eventokiak birikako Minbizi Ez Mikrozitikoaren maneiuari eskainitako Immunoterapiei buruzko Eguneratze Jardunaldia antolatzen lagundu du.

Bertan, hainbat aditu bildu dira beren jakintzak eta esperientziak partekatzeko eta immunoterapien arloko azken aurrerapenak ezagutzeko.

Eventokiak BAMEei zuzenduriko Hematologiako Eguneratze Jardunaldia antolatu zuen; bertan, urtero ematen dira ezagutzera espezialitate horretako azken aurrerapenak, eta teknologia berrienak ezagutzeaz gain, modu aktiboan parte hartzeko aukera izaten dute bertaratuek.

 

 

Joan den apirilean BAMEei zuzenduriko Terapia Immunologikoei buruzko I. Eguneratze Jardunaldia antolatu zuen Eventokiak. Bertan, aditu entzutetsuenek punta-puntako terapiak aurkeztu eta tailer interesgarri bat eskaini zuten.Era berean, gure gastronomia ezagutzeko ekitaldi pribatu bat ere antolatu genuen.

Eventokia izan da, berriz ere, Bide Segurtasunari eta Hiriko Mugikortasun Seguruari buruz Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzaren ekimena antolatzeko aukeratutako enpresa. Ekimena abenduan izango da, Euskadiko Agiritegi Historikoan.

Web Orria