Eventokiak parte hartu zuen urrian Bilbon egin zen Eskuko Kirurgia Jardunaldian.

Estatuko eta nazioarteko adituak bildu ziren eskuko inplanteen teknologian izandako azken aurrerapenei buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko.

Mahai inguruan, une honetan berritzaileenak diren teknikei buruzko eztabaida bizia sortu zen.

 

Eventokia izan da Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak sustatzen duen Herritarren Zahartzea eta Bide Segurtasunaren jardunaldiaren antolakuntzaren esleipenduna, datorren maiatzaren 8an egingo dena Euskalduna Jauregian.

www.seguridadvialeuskadi.com

Eventokia kolaboratzaile izan zen Euskadik Madrilgo FITUR 2014 Turismo Azokan jarri zuen erakustokiaren kudeaketa lanetan. Euskadiren standak epaimahaiaren aipamen berezia izan zuen, gure natura eta gastronomia erakusteko ipini ziren bolumen txikien multzo dibertigarriagatik.

http://www.basquetour.net

Eventokiak upategi talde baten standaren antolakuntzan kolaboratzen du Expovinis (San Paulo, 2014) eta Vinexpo (Hong Kong, 2014) azoketan.

http://www.expovinis.com.br/es/

http://asiapacific.vinexpo.com/en/